XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lu epailea.

Zhu Erdan-ek Xiaoming 1 Birrizena: Behin hogei urtetara ezkero nok ber buruari jarten eutsan izena zan eukan birrizentzat eta Ling Yang 2 Taiping-eko distritua (Anhui-ko lurraldea)-en bizi zan.

Adoretsu eta azarria izanik ere ez zan lar argia eta ikasten leherrak egin arren ez eban gizon jatikunaren osperik jadesten.

Gau baten lagunekaz edaten ziharduala euretariko batek esan eutsan txantxa antzean:
Danok daukagu aho-mihinean zure adorea baina egingo genduke ez zarala gauza Hamar Erregeen 3 Infernuetako hamar erregeen eleiza sagaratua, distritu guztietako huriburuetan eregiten zan eleizara joan eta ezkerreko igarobidean dagoan Infernuetako Epailea honaxe ekarteko.

Azartzen bazara bihar afari batera gomitatuko zaitugu.

Eleiza barruan egozan zurezko gizairudiak hazur-haragizkoak emoten eben, hain ondo egozan eginak.

Infernuetako epaileak aurpegi berdea, bizar gorria eta itxura higuingarria eukan.